OTXARKOAGAN BESTE IGOGAILU PUBLIKO BI ERAIKITZEKO LANEI EKIN DIE BILBOKO UDALAK, GARATE KALEAREN INGURUNEKO IRISGARRITASUNA HOBETZEN LAGUNTZEKO

OTXARKOAGAN BESTE IGOGAILU PUBLIKO BI ERAIKITZEKO LANEI EKIN DIE BILBOKO UDALAK, GARATE KALEAREN INGURUNEKO IRISGARRITASUNA HOBETZEN LAGUNTZEKO

  • Proiektua osatzeko, zenbait bide egingo dira Garaizarreko landetan.
  • Helburua da auzo barruko mugikortasuna hobetzea eta ibilbide irisgarriak sortzea Otxarkoagako guneen artean eta Txurdinagarekiko loturan.
  • Obren aurrekontua 1.344.265,03 euro da (BEZa kanpo), eta aurreikusita dago lanak hamar hilabetean burutzea.

Otxarkoagako Garate kalearen ingurunean igogailu bi jartzeko obrak hasi ditu Bilboko Udalak.

Igogailu horiek eraikitzeaz batera, hirugarren jarduketa bat ere aurreikusten du proiektuak: oinezkoentzako zenbait bide egitea Garaizarreko landetan.

Obren aurrekontua 1.344.265,03 euro da (BEZa kanpo), eta aurreikusita dago lanak hamar hilabetean burutzea.

Udalaren helburua da auzo barruko mugikortasuna hobetzeadauden arkitektura-oztopoak gainditzea, eta ibilbide irisgarriak sortzea, bai Otxarkoagako guneen artean, baita auzo horren eta Txurdinagaren arteko loturetan ere.

Hiru esku-hartzeak egingo dira Garate kaleak hegotik iparrera egituratutako eremu geografiko batean. Kale hori oso aldapatsua da: zati batzuetan, % 15erainoko malda dago.

Jarduketa-eremuaren goialdearen eta beheko aldearen artean, 37 metroko desnibela dago, gutxi gorabehera, eta hiri-ingurunea da: plataforma horizontalen gainean eraikitako etxebizitzak, berdeguneak, haur-parkeak, landak eta ostalaritza-negozioak daude bertan. Gaur egun, kaleak lotuta daude eskailera luzeen bitartez eta aldapa handiko zeharkako kaleen bidez.

BEHEKO IGOGAILU BERTIKALA

Lehenengo igogailuak Garate kaleko beheko aldeari emango dio zerbitzua. CIFP Txurdinaga LHII ikastetxetik, eta Jesus Galindez etorbidea eta Ornilla Doktorearen kalea lotzen dituen biribilgunetik hurbil kokatuta egongo da.

Izan ere, Jesus Galindez etorbidearen eta Garate kalearen artean dagoen ezpondan sartuta egongo da igogailua. Guztira, 14,76 metroko desnibela gaindituko du, eta geraleku bi izango ditu, 180 gradutara.

Nukleo bertikala eta egitura metalikoa izango ditu, eta aldeetako batean beira xaflatua egongo da. Beste hiru aldeetan, berriz, fatxada aireztatuen panelak jarriko dira.

Igogailuaren goiko irteera eta urbanizazioa lotuko dira 16,27 metro luze izango den metalezko pasabide baten bidez.

13 lagunentzako edukiera izango du, eta bideoz zainduta egongo da, eguneko 24 orduetan.

Gaur egun, Jesus Galindez etorbidea (beheko aldean) eta Garate kaleko 1., 2., 3., 4. eta 5. zenbakiak (goiko aldean) lotzen dituzten eskailera batzuk daude. Bi guneen artean, egoteko leku txiki bat dago, Ugarte kaleko 30. eta 32. zenbakietarako sarbidea ematen duena.

GOIKO IGOGAILU BERTIKALA

Goiko igogailua Garaizar kaleko bazterbide txiki batean hasiko da, kale horretako 12. eta 14. blokeen artean, eta Garate kalean amaituko da.

Ezpondan sartuta egongo da, eta, guztira, 17,7 metroko desnibela gaindituko du.

Beste igogailuak bezala, honek ere 180 gradutan egongo diren bi geraleku, eta nukleo bertikala eta metalezko egitura izango ditu; baina, kasu honetan, beira xaflatuzkoak izango dira alde guztiak.

Igogailuaren goiko irteera eta urbanizazioa lotu egingo dira 18,32 metro luze izango den metalezko pasabide baten bidez.

Beheko igogailu mekanikoak bezalaxe, honek ere 13 lagunentzako edukiera izango du, eta bideoz zainduta egongo da, eguneko 24 orduetan zehar.

BIDEAK, GARAIZARREKO LANDETAN

Garaizarreko landak izeneko eremua Garaizar kaleak, iparraldean, Ugarte kaleak, hegoaldean, eta Garate kaleak, mendebaldean, mugatutako gunea da.

Ingurune hartan komunikazio-ardatz irisgarriak egituratzen jarraitzeko, zenbait arrapala eta sigi-saga egingo dira, Ugarte eta Garaizar kaleak lotzeko. Horiei esker, 11 metro inguruko desnibela, eta % 14,4rainoko aldapak gaindituko dira.

Gainera, aurreikusita dago ibilbidearen erdian oinezkoentzako pasabide bat eraikitzea, proiektatutako bideekin haurrentzako jolas-parkerako irisgarritasuna hobetzeko.

Helburua da eremu hartan irisgarritasun integraleko ardatz bat sortzea, lehenengo igogailutik bigarrenera, bide berri horien bitartez. Lau puntutatik iritsi ahalko da bideotara: Garaizar kaleko bi lekutatik, haurrentzako jolas-parketik, eta Ugarte kaleko 28. zenbakitik.

OBRAK

Obrak aste honetan hasiko dira, eta zatika egingo dira, inguruneko urbanizazioarekin batera. Zentzu horretan, lanen eremua berrurbanizatu, eta eragindako parterreak berregokituko dira. Gainera, hiri-altzari berriak (paperontziak) jarriko dira, eta babes-barandak ere bai.

Horrez gain, euri-uren sarea eta argiztatze-sarea egokituko dira (bigarren horren kasuan, argi berriak jarriko dira markesina eta igogailuetan), eta zuntz optikoaren linea berria jarriko da.

Partekatu zure sareetan

kelly clarkson weight loss boost power of acv and keto pills kelly clarkson weight loss gummies dr oz analyzes side effects and solutions keto gummies shark tank be careful acv keto gummies shark tank shark tank keto acv kelly clarkson weight loss diet decoding her health and fitness regimen 2024 weight loss with apple cider vinegar slimsculpt keto acv gummies review keto gummies acv two pillars of kelly clarkson weight loss proton keto acv gummies reviews my honest opinion updated they won t tell you before getting it kelly clarkson secret sauce for accelerated keto weight loss what did kelly clarkson do to lose weight dr oz keto gummies kelly clarkson strategies for losing weight effectively kelly clarkson diet 2024 weight loss secrets keto gummies review keto gummy kelly clarkson fun and effective keto weight loss keto gummies for weight loss shark tank simpli acv keto keto acv gummies reviews scam or not watch this keto gummies acv keto gummies to lose weight work how did kelly clarkson lose weight so quickly weight loss diet 2024