Aisia Artxandan
Artxanda Bilboko tokirik adierazgarrienetako bat da eta askotariko aisialdia eskaintzen du, hirian egon daitekeen ezberdina. Derrigorrezko lehen bisita Artxandako begiratokia da. Honek Bilboko panoramika osoa eskaintzen digu, Txorierritik aireporturaino.
Bista zoragarri hauen inguruan, bi pieza kulturalez disfrutatu ahalko dugu. Lehenik eta behin, begiratokitik apur bat urrunago, Engranajea dago, funikularra lehenengoz sortu zeneko kontserbatzen den estrukturaren pieza bat.
Gero, Hatz-aztarnaren bistez disfrutatu dezakegu. Altzairuz eta karbonoz egindako 8 m-ko eta 8000 kg-ko eskultura da, eta hatz-aztarna bat irudikatzen du. Obraren autorea Juan José Novella da eta Gerra Zibilean frankisten aurka borrokatu zuten gudari eta milizianoak gogoarazten dizkigu.
Bestalde, Artxanda mendiak askaldegi gune bat du eta primerakoa da, oso zabala piknikak eta barbakoak antolatzeko. Balioa duten tokiko zuhaitzak eta begetazio aberatsa du eta familia eta lagun askok eguzkiaz disfrutatzen dute atseden hartu eta aire zabalean bazkaltzeko.
Kirola aisialdirako beste aukera bat da Artxandan. Askotariko aukerak daude: ibilaldiak bizikletarekin, mendi-ibilak edo kirola aire zabalean. Hala ere, kiroldegia ere aprobetxatu dezakegu, tenis pistak, frontoiak eta padelean jokatzeko aukera baitago. Gainera, belarrezko futbol zelai bat eta kirol ezberdinak egiteko pista ere badute, hala nola, areto-futbola, eskubaloia, saskibaloia…
Kiroldegiak igerileku estali bat eta aire zabalean dauden igerilekuak ditu, eguraldi onez disfrutatzeko primerakoa dena. Urteko zenbait hiletan, igeriketa kurtsoak erreserba daitezke adin ezberdineko pertsonentzat. Artxandako kiroldegira sartzeko Bilbao Kirolak abonua erabili dezakezu edo sarrera ordaindu dezakezu.