BILBOKO UDALAK “GABONETARA EROANGO ZAITUGU” KANPAINA JARRI DU ABIAN BILBOBUSETAN ETA GAINERAKO UDAL-GARRAIOETAN

BILBOKO UDALAK “GABONETARA EROANGO ZAITUGU” KANPAINA JARRI DU ABIAN BILBOBUSETAN ETA GAINERAKO UDAL-GARRAIOETAN

  • Bilbobusek, BilbaoBizik, funikularrak, igogailu publikoek eta taxiek batera egingo duten kanpaina horrekin udalak bat egiten du uriko Gabonetako giroarekin.
  • Une honetan, Bilbobuseko flotaren % 80 berrituta dago eta autobusek, batez beste, 3,47 urte dituzte. Udalaren garraio-zerbitzuak 99 ibilgailu hibrido eta 13 elektriko dauzka.
  • Udalak Bilboko garraio publikoaren irismenaren eta irisgarritasunaren balioa nabarmendu nahi du.

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak uriko udal garraio guztiek batera egingo duten Gabonetako kanpaina abian jarri du.

Gabonetara eroango zaitugu” lelopean, bilbobusak, Bilbao Bizi, igogailu publikoak, funikularra eta taxiak Gabonetako jai-giroan murgiltzen dira, egunez egun eskaintzen duten zerbitzuari balioa emateko, hartara Bilboko bizilagunen bizitza irisgarriagoa eginez, betiere jasangarritasun-irizpideak kontuan hartuta.

Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak kanpainaren aurkezpenean gogorarazi duenez, “garraio publikoa erabiltzea da modurik onena urian hara eta hona modu jasangarrian ibiltzeko, baita Gabonetan ere”. Era berean, uriko garraio publikoaren eskaintza zabal eta askotarikoak duen balioa azpimarratu nahi izan du; izan ere, horri esker, “herritarrei funtsezko zerbitzuetara eta lekuetara iristeko garraio-aukerak eskaintzen zaizkie, hau da, irisgarritasun unibertsala bermatzen zaie”.

Kanpaina garraio guztietara egokitu da, hainbat kartel, formatu eta euskarriren bidez. Zehazki, Bilbobus autobusen udal-zerbitzuan kartelak jarri dira markesinetan, biniloak ibilgailuen zoruetan eta kartel biribilak barrualdean. Gainera, Olentzero eta Mari Domingi linea guztietan ibiliko dira, erabiltzaileei gozokiak eta merchandising-eko produktuak banatuz.

Horrela, aurten ere, Mugikortasun Sailak bat egiten du uriak egun hauetarako prestatzen dituen ospakizunekin, eta beste urrats bat ematen du Hiri barruko Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Ituna (HMHP) sinatzean hartutako konpromisoak betetzeko. Itun horrek herritarren ongizatea uriaren garapenaren erdigunean jartzen du.

Sailak, azken bi urtean, Bilbobusen historiako flota-berrikuntzarik handiena egin du, 99 unitate berrirekin. Une honetan, Bilbobuseko flotaren % 80 berrituta dago eta autobusek, batez beste, 3,47 urte dituzte. Udalaren garraio-zerbitzuaren barruan 141 autobus daude, horietako 99 hibridoak dira eta 11 elektrikoak.

Partekatu zure sareetan

choice cbd gummies usa male enhancement reviews 2023 benefits vialift xl vialift xl male enhancement pills price pros and cons velofel male enhancement pills price where to buy shark tank keto diet advanced weight loss supplement side effects crossfire keto gummies weight loss gummies shark tank 2023 updated client reviews sexgod review does sexgod work sexgod male enhancement gummies reviews sexgod male enhancement potenca male enhancement pills reviews weight loss transformation kelly clarkson unveils stylish bangs interviews ian somerhalder on bioscience male enhancement gummies primal beast male enhancement gummies for boost sexual performance stamina power