BILBOKO UDALAK ABIARAZI DITU SOLOKOETXEN BI IGOGAILU PUBLIKO BERTIKAL ETA PANORAMIKO BERRI ERAIKITZEKO LANAK

BILBOKO UDALAK ABIARAZI DITU SOLOKOETXEN BI IGOGAILU PUBLIKO BERTIKAL ETA PANORAMIKO BERRI ERAIKITZEKO LANAK

  • Solokoetxeko eskaileran bertan kokatuko dira eta, horiei esker, auzo horren eta Zazpi Kaleen arteko oinezkoentzako lotura erabat irisgarria ahalbidetuko da.
  • Udal lokal batzuk egokitzea ere aurreikusten da proiektuan, beheko igogailuaren lehenengo geralekuari ekiteko.
  • Obren aurrekontua 1.550.208,21 euro da (BEZa kanpo), eta aurreikusita dago lanak hamaika hilabetean burutzea.

Bilboko Udalak Solokoetxen eta Zazpi Kaleak lotuko dituen bi igogailu berri eraikitzeko lanak abiarazi ditu. Obren aurrekontua 1.550.208,21 euro da (BEZa kanpo), eta aurreikusita dago lanak hamaika hilabetean burutzea.

Bi igogailu horiek Solokoetxeko eskaileretan egongo dira eta oztopo arkitektoniko garrantzitsu hori gaindituko dute. Izan ere, auzo bien arteko oinezkoentzako lotura erabat irisgarria ahalbidetuko da, zehazki, Erronda kaleko 32. zenbakiaren ingurutik Solokoetxeko instituturaino.

Igogailuak eraikitzearekin batera, hirugarren jarduketa bat aurreikusten da; hain zuzen ere, lehenengo igogailuaren beheko ateko sarrera egin ahal izateko, eskaileren azpian dagoen udal lokalaren zati bat eraitsi beharko da.

BEHEKO IGOGAILU BERTIKALA

Lehenengo igogailuak Erronda kalea eta Zazpi Katu lokaleko sarrera-plataforma lotuko dituGeraleku bi izango ditu eta 8,5 metroko desnibela gaindituko du.

Egituraren aldetik, nukleo bertikal baten bidez gauzatuko da, egitura metaliko batekin eta beira laminatuz estalita. 13 lagunentzako edukiera izango du, eta bideoz zainduta egongo da, eguneko 24 orduetan.

GOIKO IGOGAILU BERTIKALA

Bigarren igogailua lehenengoa amaitzen den plataformatik bertatik abiatuko da. Elementu mekaniko honek 20,90 metrotik gorako desnibela gaindituko du eta hiru geraleku izango ditu, gehi larrialdietako bat.

Hauek izango dira geralekuak:

  • Larrialdietako geralekua 24,20 metroko kotan dagoen plataforman egongo da; bertan, gainera, eskailerak berriro urbanizatuko dira.
  • Erdikoa 32,37 metroko kotako plataforman egongo da; hor ere eskailera-tartea berriro urbanizatu beharko da.
  • Eta goikoa, Solokoetxeko institututik hurbil dauden eskaileren ondoan egongo da.

Beheko elementu mekanikoak bezala, 13 lagunentzako lekua izango du, eta bideozaintza-zerbitzua edukiko du, eguneko 24ko orduetan. Era berean, nukleo bertikalaren bidez gauzatuko da, metalezko egiturarekin eta alde guztietan beira laminatuz estalita.

UDAL LOKALA ERABERRITZEA

Lehenengo igogailura sartzeko pasabide bat egin behar denez, eskaileren azpiko udal-lokalen zati bat eraitsiko da. Espazio-galera hori konpentsatzeko, horien azalera sakonerantz handituko da.

Jardueran, lehenik eta behin, arotzeria, plakazko estalkiak, alikatatuak, sabai faltsuak eta zoruak altxatuko dira, bai eta barruko trenkadak eta kanpoko itxitura eraitsi ere.

Ondoren, kanpoko itxitura egingo da eta arotzeria berriak, estaldurak, sabai faltsuak, alikatatuak eta zoruak jarriko dira. Gainera, argi-puntu gehiago eta berriak izateko behar den sare elektrikoa zabalduko da, eta aldagelen gunean armairuak eta eserlekuak jarriko dira.

URBANIZAZIOKO OBRAK

Adierazitako hiru jarduketez gain, obra garatu bitartean, jarduketa-eremu osoan zoladura berria jarriko da, eta altzairu herdoilgaitzezko babes-baranda jarriko da igogailuen pasabideen alde bietan.

Era berean, berdeguneak berriro atonduko dira eta argiztapen-sarea egokituko da, markesinetan eta igogailuetan argiztapen-elementu berriak ipinita. Euri-uren sarea egokituko da eta kanalizazio berriak prestatuko dira telekomunikazioetarako eta udalaren zuntz optikorako.

Partekatu zure sareetan

best keto gummies for womenhow did kelly clarkson lose that weightdoes keto slim pills help lose weightdid ellen help kelly clarkson lose weightdid oprah lose weight with keto pillsgoogle how did kelly clarkson lose so much weightcan keto pills help lose weightthe voice tells kelly clarkson to lose weightcan you just take keto pills to lose weightwhat mixture dis kelly clarkson lose weightcan you lose weight just by taking keto pillsare weight loss pills safecan you lose weight just taking keto pillsbest water pills for weight losscan you lose weight with keto pillsbest glucomannan pills for weight lossdo keto pills help you lose weightcan you take a volume enhancer and male enhancement pills at the same timenaturally hugh male enhancement pillsham male enhancementpyrazine male enhancement pillsstealth system for male enhancementaliexpress male enhancement pillsillusion sexy beach resort male enhancement pluginfda recall male enhancement pillsjack rabbit male enhancement side effectsburo male enhancement pillsswiss navy strong male enhancementtrip x male enhancement pillmale enhancement email poemalpha rise male enhancement pillsmarkers cbd gummies para que sirvedo goli gummies have cbd oilmartha stewart cbd gummysroyal cbd oil or gummiesmartha stewart condor cbd gummiespure royal cbd oil gummies las vegasmayam bialik cbd gummiesbest royal cbd oil gummiesmayim bialik cbd gummiebest cbd oil gummies no after tastemellow releaf cbd gummiesroyal cbd oil gummies recipemike holmes cbd gummiescbd gummies made with real cbd oilmingo rad cbd gummiesgummies with the cbd oilmiracle cbd gummies as seen on shark tankplus cbd oil gummies reddit