Bilbo zure oinetan

Bilbotik Deustura paseatzen
Gure paseoa Bilboko alde zaharrean hasiko dugu, San Nikolas elizaz eta Areatzaz disfrutatuz. Itsasadarraren eskuinetik jarraituko dugu Bilboko udala, Guggenheim museoa eta Deustuko unibertsitatea ikusiz. Horretaz gain, itsasadarra zeharkatzen dituzten zubi liluragarriez gozatuko dugu: Salbeko zubia, Zubizuri eta Deustuko zubia itsas pasealekura helduz. Handik, San Mames berria ikusi ahalko dugu. 2,3 km-tako ibilbidea da, 30 minutu oinez.
Kale Nagusitik paseatzen
Paseoa Casilda Iturrizar Parkean hasten da. Jendeak Ahateen parkea deitzen dio eta hemen Bilboko beste museorik ezagunenetako bat bisitatu dezakegu. Kale Nagusira abiatuko gara Moyua plazatik pasatuz. Ibilbide honek askotariko euskal aisialdi eta gastronomia eskaintzen digu kalitatezko jatetxe eta tabernekin. Eraikin eta monumentu handiez disfrutatu ahalko dugu, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregia edo hirigunearen fundatzailea Diego Lopez de Haro jaunaren estatua plaza Biribilan.
Uribitarte pasealekua
Bilboko beste ibilbiderik ederrenetako bat Urubitarte pasealekua da. Bisitariek lorategiez betetako paseoa disfrutatu ahalko dute itsasadarraren ezkerraldean. Ibilera atsegin honek islatzen du orain artez eta aisiz beteta dagoen hiri industrialaren eraldaketa, Guggenheim museoaren estruktura atzealdean izanik.
Paseoan zehar, lorategi, kiosko eta zenbait monumentuez disfrutatu ahalko duzue, baita Zubizuri bezalako eraikin ezagunez ere. Paseoa bukatzeko, Louse Boureois-en Ama (Maman) izeneko armiarmaren eskulturaren azpira helduko gara.