ARTXANDAKO FUNIKULARRAK PANDEMIA AURREKO BIDAIARI KOPURUA BERRESKURATU DU

  • Aurtengo balantzea hau izan da: 998.143 pertsona izan dira Artxandako funikularra erabili dutenak, hau da, 2021ean baino % 39,99 gehiago.
  • Abuztua izan da, atzera ere, erabiltzaile gehien izan dituen hilabetea: 129.359 erabiltzaile.
  • Bidaiarien kopurua duela lau urtekoaren (2019) antzekoa izan da.
  • Une honetan, funikularra birmoldatzeko prozesuan murgilduta dago; horren barruan, lorategi bertikala eraiki, eguzki-panelak instalatu, goiko geltokia birgaitu eta bagoi berriak diseinatzeko proiektua idatziko dira.

998.143 pertsonak erabili dute Artxandako funikularra 2022ko uneren batean edo bestean, 2019. urtean lortu zuen kopurutik hurbil.

Abuztua izan da erabiltzaile gehien izan dituen hilabetea, 129.359 erabiltzailerekin, aurreko urteko abuztuan baino % 8,84 gehiago. Ehunekotan gehien hazi den hilabetea maiatza izan da, 84.235 erabiltzaile izan baititu guztira, eta % 114,83ko igoera izan da 2021eko maiatzeko zifrekin alderatuta.

Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak gogorarazi duenez, azken urteotan erabiltzaileen kopuruaren hazkundea Artxandako funikularra birmoldatzeko prozesu garrantzitsu baten erdian gertatu da. Prozesu horretan lau proiektu partikular daude, eta diseinu-, egikaritze- edo lizitazio-fase desberdinetan daude.

Lorategi bertikal bat eraikitzea, eguzki-panelak jartzea, goiko geltokia birgaitzea eta bagoi berrien diseinuaren proiektua idaztea dira Artxandako Funikularraren historian egingo den birmoldaketarik handiena.

Une honetan Funikularraren fatxada nagusian lorategi bertikala, hirian korridore berdeak sortzeko ardatzaren barruan kokatzen dena, instalatzeko lanak gauzatzen ari dira. Horri esker, Castaños eta Matiko arteko aldea lotuta geratuko dira landaredia naturalaren bitartez, eta Castañoseko azalera berdea handituko da.

Funikularraren ordutegia hau da: lanegunetan 7:15etik 22:00etara. Jaiegunetan, 8:15etik 22:00etara, eta udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila), zerbitzua 23:00etara arte luzatzen da, bariku, zapatu eta jaiegunen bezperetanMaiztasuna 15 minutukoa da, arrazoi bereziak tarteko bidaiari asko batzen direnean izan ezik. Kasu horietan, maizago ibiltzen da geltokiak jendez hustu arte.

Hiru minutu baino gehixeago behar du funikularrak 770,34 metroko bidea egiteko; segundoko 5 metroko abiadura hartzen du (orduko 18 kilometro) eta 70 pertsonentzako lekua dago bagoietan. Gainera, berrikuntzak sartzen joan dira ematen dituen zerbitzuetan, hala nola doako bisita gidatuak, bai gaztelaniaz bai euskaraz.

Artxandako Funikularrak Traveler Choice saria eskuratu zuen 2020an, TripAdvisor webgunearen erabiltzaileen aldeko iritziei jarraituz ematen den aitorpena, eta 2019an ere eman zitzaion. Webgune hori, funtsean, bidaiari eta turistentzat da, eta erreferentzia da nazioartean, urtero 150 milioi iruzkin eta balorazio jasotzen baititu, mundu osoko lau milioi entitateri buruzkoak.

Partekatu zure sareetan

best keto gummies for womenhow did kelly clarkson lose that weightdoes keto slim pills help lose weightdid ellen help kelly clarkson lose weightdid oprah lose weight with keto pillsgoogle how did kelly clarkson lose so much weightcan keto pills help lose weightthe voice tells kelly clarkson to lose weightcan you just take keto pills to lose weightwhat mixture dis kelly clarkson lose weightcan you lose weight just by taking keto pillsare weight loss pills safecan you lose weight just taking keto pillsbest water pills for weight losscan you lose weight with keto pillsbest glucomannan pills for weight lossdo keto pills help you lose weightcan you take a volume enhancer and male enhancement pills at the same timenaturally hugh male enhancement pillsham male enhancementpyrazine male enhancement pillsstealth system for male enhancementaliexpress male enhancement pillsillusion sexy beach resort male enhancement pluginfda recall male enhancement pillsjack rabbit male enhancement side effectsburo male enhancement pillsswiss navy strong male enhancementtrip x male enhancement pillmale enhancement email poemalpha rise male enhancement pillsmarkers cbd gummies para que sirvedo goli gummies have cbd oilmartha stewart cbd gummysroyal cbd oil or gummiesmartha stewart condor cbd gummiespure royal cbd oil gummies las vegasmayam bialik cbd gummiesbest royal cbd oil gummiesmayim bialik cbd gummiebest cbd oil gummies no after tastemellow releaf cbd gummiesroyal cbd oil gummies recipemike holmes cbd gummiescbd gummies made with real cbd oilmingo rad cbd gummiesgummies with the cbd oilmiracle cbd gummies as seen on shark tankplus cbd oil gummies reddit