Mendi-ibiliak
Artxanda Pikotamenditik
Ibilbidea Salbeko Zubian hasten da eta bidegorria hartu behar dugu mendira norabidean. Aldapa txiki bat eta gero, banku gune batera helduko gara, ofizialki Pikotamendi deitzen dena eta «Pesetita» ezizenez ezagutzen dena. Gora jarraituko dugu Artxandara doan ibilbide batetik, turisten autobusek aparkatzen duten tokira eramaten gaituena. Ibilbideak 2,4 km-ko distantzia du.
Ibilbide hau egitean, Guggenheima eta Pupia, itsasadarraren panoramika eta hiri osoko bistak ikusi ahalko ditugu ikuspuntu ezberdinetatik (Pesetita eta Artxandatik)
Artxanda Ganguren ibilbidetik
Ibilbidea Arangoitiko auzoan hasten da Artxandara doan sarrera batean. Ibilbide honetan Bilboko hirigune guztia ikus daiteke. Ibilbidea Deustuko Done Petri plazan hasten da, auzoko gune historikoaren parte dena. Berriz auzora igotzen diren eskaileretatik abiatuko gara Artxandaraino.
Ibilbide honetan, La Ideal txurro-denda batekin egingo dugu topo, urte asko pasa eta gero berdin jarraitzen duena.
Potongo
Bilboko hirigintza-hazkundea eta gero, Artxanda etxez eta errepidez betetzen joango da. Hala ere, oraindik ia ukitu gabeko guneak existitzen dira, hala nola, Artxanda barruan dagoen Potongo. Ibilbide osoa 4,4 km-koa da. Zailtasun gutxiko bidea da, Salbeko Zubian hasten da eta Deustuko San Pio X plazan bukatzen da. Errepideak, bidegorriak eta mendi-bideak zeharkatu behar dira.
Bilboko iparraldeko auzo guztiek Artxandako mendirako sarrera dute, beraz, askotariko ibilbideak existitzen dira. Gure ibilbidea Salbeko Zubian hasten da. Lehen, Salbeko zubia zeharkatuko dugu bidegorritik joateko eta Artxandara doan Pesetitako ibilbidea hartzeko.
Altamira
Ibilbide hau hiri kanpoaldeko Galdakaoko herritik pasatzen den 5,8 km-ko paseo lasaia da. Galdakaoko erdigunean hasten da, oso ikusgarria den eta eskulturak dituen Ardanza Lehendakaria Parketik. Iparraldera abiatuko gara, Altamirako ibilbidea adierazten dituzten seinaleak jarraituz. Bista zoragarriez disfrutatu ahalko dugu: hegoaldean, Malmasin, Pagasarriko mendikatea eta Ganekogorta.