1915EAN INAUGURATU ZUTENETIK 107 URTE IGARO OSTEAN, ARTXANDAKO FUNIKULARRAK BERE HISTORIAKO BIRMOLDAKETA SAKONENARI EKIN DIO, XXI. MENDEKO FUNIKULARRA BIHURTZEKO

1915EAN INAUGURATU ZUTENETIK 107 URTE IGARO OSTEAN, ARTXANDAKO FUNIKULARRAK BERE HISTORIAKO BIRMOLDAKETA SAKONENARI EKIN DIO, XXI. MENDEKO FUNIKULARRA BIHURTZEKO

  • Artxandako Funikularra birmoldatzeko programak lau proiektu desberdin ditu, diseinu-, gauzatze- edo lizitazio-fase desberdinetan.
  • Lorategi bertikal bat eraikitzea, eguzki-panelak jartzea, goiko geltokia birgaitzea eta bagoiak berritu edo aldatzea dira Artxandako Funikularraren birmoldaketa sakonena osatuko duten proiektuak.
  • Funikularraren fatxada nagusiko lorategi bertikala hirian korridore berdeak sortzeko ardatzaren barruan kokatzen da. Horri esker, Castaños eta Matiko arteko mailak lotuta geratuko dira landaredia naturalaren bitartez, eta Castañoseko azalera berdea handituko da.
  • Programaren inbertsioak 1,7 milioi euroko finantza-laguntza jasoko du «Helmugetako Turismoaren Jasangarritasun Proiektuetarako» Europar Batasunaren Next Generation funtsetatik.

1915ean inauguratu zutenetik 107 urte igaro eta geroArtxandako Funikularraren historian zeharreko birmoldaketa handiena izango dena osatuko duten lau proiektu berrien irudi esanguratsuenak aurkeztu ditu Nora Abete Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak, gaur, Mugikortasunaren Aste Europarraren testuinguruan.

Aurreikusitako modernizazio-prozesuak bilatzen du garraiobide ospetsua XXI. menderako hirugarren belaunaldiko funikularra bihurtzea, gai izan dadin gaur egun dagoen, eta, Artxanda mendiaren bilakaeraren ondorioz, haztea espero den erabiltzaile-tasari erantzuteko.

Izan ere, hiriaren erakargarri turistiko nagusietako bat da Funikularra. 2019an, milioi bat erabiltzaile baino gehiago izan zituen, eta, aurtengo udan (uztaila-abuztua), markak hautsi ditu: 130.000 turista jaso ditu, 2019an baino % 20 gehiago (jarduera handieneko ekitaldia izan zen hura). Beraz, seguru asko, 2022an orduko zifrak berdindu edo gainditu egingo dira.

Birmoldaketa-proiektuak aurrera eramateko, Funikularrak «Helmugetako Turismoaren Jasangarritasunerako Proiektuetarako» Europar Batasunaren Next Generation funtsen finantza-laguntza jasoko du. Europar Batasunaren ekimen horren xedea da helmugei laguntza ematea berrikuntza turistikorako eraldaketa-prozesuetan, beren eskaintzan ingurumen- eta lurralde-jasangarritasuna eta jasangarritasun ekonomikoa integratu dezaten eta erresilientzia-estrategiak gara ditzaten, klima-aldaketa, gehiegizko eskaria edo osasun- eta segurtasun-krisia bezalako erronkei erantzuteko.

Horrela, bada, Next Generation funtsek birmoldaketaren finantziazioan lagundu, eta 1,7 milioi euro emango dituzte, 2022-2024 aldian zehar. 865.000 euro bideratuko dira goiko geltokia birgaitzera; 470.000 euro bagoiak aldatzeko izango dira; 275.000 euro inbertituko dira lorategi bertikalean, eta, azkenik, 95.000 euro joango dira instalazio fotovoltaikora.

LORATEGI BERTIKALA, FATXADA NAGUSIAN

Artxandako Funikularra birmoldatzeko programak lau proiektu desberdin ditu, diseinu-, gauzatze- edo lizitazio-fase desberdinetan.

Proiektu horietako bat da Funikularraren fatxada nagusiko lorategi bertikala, hirian korridore berdeak sortzeko ardatzaren barruan kokatzen dena. Horri esker, Castaños eta Matiko arteko mailak lotuta geratuko dira landaredia naturalaren bitartez, Castañoseko azalera berdea handituko da, eta, ondorioz, airearen kalitatea eta plazaren itxura hobetuko dira, eta biodibertsitatea ugarituko da.

Ehun urtetik gora ditu Artxandako Funikularrak, eta Bilboko garraiobide berezienetako bat da. Hainbeste hamarkada eta gero ere hiriko erakargarri turistiko nagusienetako bat izaten jarraitzen duen azpiegitura batean gehien ikusten den zatia «naturalizatzen» du.

«Proiektua ez da bakarrik estetikoa: ekimenak airearen kalitatea hobetuko du, giroko tenperatura jaitsiko du eta barruko eta kanpoko ingurune-zarata gutxituko du; eta, horri guztiari esker, areagotu egingo da ongizate-sentsazioa eta herritarren arteko elkarrekintza», baieztatu du Nora Abetek.

EGUZKI-PANELAK JARZEA

Eguzki-panelak jartzeko eta Funikularraren frenatze-energia aprobetxatzeko proiektua, bestalde, energia-efizientzia hobetzeko ardatzean kokatzen da. Helburu horrekin, autokontsumoaren instalazioa adjudikatuko da laster, azpiegitura beregaina izan dadin —energia sortzeari dagokionez— eta hibridatuta egon dadin, soberakinak elektrizitate-sarera bidaltzeko, eta, hala, fakturan konpentsazio garbia izateko.

Aurreikusitako lanen artean egongo da plaka fotovoltaikoak jartzea funikularraren ondoko patinaje-pistaren teilatuan, eta frenatze-energia aprobetxatzeko sistema ere instalatzea.

Horrek guztiak beste urrats bat dakar mugikortasun berdeari lotutako erronketan, zeinari esker CO2 isurketak gutxituko diren, energia aurreztuta eta eguzki- eta frenatze-energia aprobetxatuta. Azpiegiturak, aurten, bere energia-kontsumoa % 20-25 gutxitu du dagoeneko, frenatze-sistema instalatuta bakarrik. Hartara, neurri berriei esker, energia-kontsumoaren % 50 baino gehiago aurreztu ahalko litzateke. Lana gauzatze-fasean dago, eta aurreikusita dago martxan hastea urte bukaeran.

GOIKO GELTOKIA BIRGAITZEA

Energia-efizientzia hobetzeko helburu horren barruan, Artxandako Funikularrak goiko geltokia birgaitzeko proiektua ere abiaraziko du. Horri esker, turista eta bisitarien bizipenak hobetuko dira, geltokiak itxura erakargarriagoa izango duelako eta bat egingo duelako Artxanda mendiaren ingurunean gauzatzen ari diren jarduketekin.

Birgaitzearen oinarrian, goiko geltokiaren eraikineko eremu publikoa eraldatzea egongo da: garraio-beharrizan berriak aseko dituen geltoki moderno eta funtzionala lortzea. Horrez gain, geltokia operatiboki ere hobetzea aurreikusten da, txartelak balioztatzeko ateak eta makinak, itxarongelak eta abar jarrita. Eta komenentziako eta merchandisingeko gauzen saltokietarako guneak ere jarriko dituzte, geltoki barruan.

Lan horiek lizitazio-proiektuan daude, eta, ustez, 2023an hasiko dira.

FUNIKULARREKO BAGOIAK BERRITU EDO ORDEZTEA

Laugarren proiektua, ekonomikoki inbertsio handiena eskatuko duena, trantsizio digitalaren eta lehiakortasunaren ardatzean kokatzen da. Artxandako Funikularraren bagoiak berritzeko plan bat da, helburu duena gaur egun dagoen eta haziz doan erabiltzaile kopuruari erantzutea, turistei zein inguruneko auzotarren beharrizanei erreparatuta.

Proiektuak jasotako helburuen artean nabarmentzen da bidaiari gehiago eramateko gaitasuna, edukiera handiagoko bagoiekin eta bidaien maiztasuna areagotutagaur egun, orduan 70 bidaiari dira, eta, etorkizunean, 120 izango dira (azterlanaren ondorioen arabera). Era berean, instalazioaren segurtasuna handitzea ahalbidetuko da, garraio-araudiekin bat datozen kontrol- eta aginte-sistema berriak abiarazita.

Lizitazioan dago bagoien berritzea, bere bidegararritasuna bilatuz, 3,5 milioi inguruko inbertsioa aurreikusten du. Aldez aurretik, adituek zehaztapen tekniko eta estetikoak aztertu beharko dituzte, erabakitzeko ea birgaitzea, gaur egungo ekipamenduaren «tripak mantentzea» aurreikusten duena, egokia ote den hedatze-eskari berriei erantzuteko dagoen makineriarekin, ala egokiagoa den bagoiak ere ordeztea.

2012. urtean egin ziren azken doikuntzak Artxandako Funikularrean: hobekuntza- eta modernizazio-lanak egin ziren Castañoseko geltokian, eta, zerbitzua etengo zela aprobetxatuta, «metalezko zertxak, xafla inpermeabilizatzaile bat eta sare elektrosoldatua» jarri ziren, zerbitzuaren segurtasuna bermatzeko Matikoko geltoki berria eraikitzen amaitu arte.

Beheko geltokia birgaitzeko aukera ere egon zen, erabiltzaileen irisgarritasuna eta erosotasuna hobetzekosistema Barik txartelera egokitzen amaitzeko, kutxatilategi handiago bat jartzeko, eta honako hauek berritzeko: barruko arotzeria eta itxiturak, sabaiak, lurrak eta alikatatuak eta elektrizitate-instalazioa. Lan horiek 198.250 euroko kostua izan zuten.

HIRIKO 64 IGOGAILUAK

Artxandako Funikularra da ikusgarriena, baina ez da elementu bakarra, Bilboko mugikortasun bertikalari dagokionez. Izan ere, uriak, bere orografia berezia dela eta, oztopo naturalen erronkei erantzun behar izan die.

Gaur egun, 64 igogailu eta jasogailu daude Bilbon, aurten jarritako 7ak aintzat hartuta; eta, datorren urtean, gehiago instalatuko dira, bilbotarren bizimodua errazago egiteko eta lurralde- eta gizarte-kohesio handiagoa lortzeko.

Martxan dauden igogailuek 1,1 milioi pertsona garraiatzen dituzte hilean, batez bestean: Bilbobusen lehiaketari nagusiak dira.

Partekatu zure sareetan

best keto gummies for womenhow did kelly clarkson lose that weightdoes keto slim pills help lose weightdid ellen help kelly clarkson lose weightdid oprah lose weight with keto pillsgoogle how did kelly clarkson lose so much weightcan keto pills help lose weightthe voice tells kelly clarkson to lose weightcan you just take keto pills to lose weightwhat mixture dis kelly clarkson lose weightcan you lose weight just by taking keto pillsare weight loss pills safecan you lose weight just taking keto pillsbest water pills for weight losscan you lose weight with keto pillsbest glucomannan pills for weight lossdo keto pills help you lose weightcan you take a volume enhancer and male enhancement pills at the same timenaturally hugh male enhancement pillsham male enhancementpyrazine male enhancement pillsstealth system for male enhancementaliexpress male enhancement pillsillusion sexy beach resort male enhancement pluginfda recall male enhancement pillsjack rabbit male enhancement side effectsburo male enhancement pillsswiss navy strong male enhancementtrip x male enhancement pillmale enhancement email poemalpha rise male enhancement pillsmarkers cbd gummies para que sirvedo goli gummies have cbd oilmartha stewart cbd gummysroyal cbd oil or gummiesmartha stewart condor cbd gummiespure royal cbd oil gummies las vegasmayam bialik cbd gummiesbest royal cbd oil gummiesmayim bialik cbd gummiebest cbd oil gummies no after tastemellow releaf cbd gummiesroyal cbd oil gummies recipemike holmes cbd gummiescbd gummies made with real cbd oilmingo rad cbd gummiesgummies with the cbd oilmiracle cbd gummies as seen on shark tankplus cbd oil gummies reddit