Igogailuak eta arrapalak

Mugikortasun bertikalaren garaia
Funikularra, Bilboko turismoaren ikur
Bilboko gaur egungo mugikortasuna erronka asko gainditzearen ondorioa da. Erronka horietako bat, agian garrantzitsuena, hirigunearen orografia berezia gainditzea izan da, oztopo naturalez josia egonda ere.
Gaur egun, Bilbok 63 igogailu (61 tokitan) eta 13 eskailera mekaniko (3 tokitan) eta 7 arrapala mekaniko (2 tokitan) ditu, guztiak udalarenak eta doanik. Hauek bilbotarren bizitza errazten dute eta lurralde eta gizartearen kohesio handiago bat lortzen dute, Europa osoko eredu bihurtuz.
Hona heltzeko bidea ez da erraza izan. Sarrera mekanikoak kasu batzuetan, neurrira egindako benetako prototipoak dira, eta hauen kontrol eta funtzionamenduan erabiltzen den teknologia aurreratuari benetako mugikortasun baliabideak bihurtzeko erronka gehitu zaie.
Adibidez, funtzionamendu ordutegia luzatuz. Horrekin, 2022. urteko erabilera ia 26 milioi pertsonetara igo da.
Baina ezer ez litzateke posible izango gure «Funi» ezaguna gabe. Orrialde hauetan aurkezten dugun Artxandako Funikularra, hiriguneko turismoaren ikur bilakatu da, jada 100 urte baino daramatzala gure hiriko mugikortasun bertikalaren eredu izaten.
Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailetik ongi etorria ematen dizuegu gure hiritik egingo duzuen garaierako bidaia honetara.