Historia bitxia

cabecera-foto-funicular

Artxandako funikularraren historia laburra

XIX. mendearen amaieran eta XX. Mendearen hasieran, bilbotar askok Artxanda mendia erabiltzen zuten aisialdi eta dibertsiorako. Horrela, ingurunean kasino bat eta zenbait txakolindegi ireki ziren, eta jendea hara joaten zen aisialdiaz disfrutatzera.

Hori dela eta, 1901tik 1912ra bitartean, Bernardo Jimenez-ek proposatutako proiektua baloratu zen, hau da, Bilboko hirigunea eta Artxanda mendia lotuko zituen kremailera-tren bat. Proiektu hau ez zen aurrera atera finantziazio falta zela eta.

1915an, ordea, Herri Lanen Zuzendaritzak Evaristo San Martin Garaz jaunaren proiektua onartu zuen. Uztailaren 19an, funikularra eraikitzeko oniritzia adierazten zuen gutuna jaso zuen gobernadore jaunak. Hala ere, hobetzeko zenbait ohar zekartzan, hala nola:

  • Albo batean larrialdietarako bide bat egitea
  • Ordezko hirugarren bagoi bat izatea gehienezko abiadura 8km/h-koa baino baxuagoa izatea
  • Bai abiatzea bai iristera ahalik eta astiroen egitea
  • Mozkor zeudenei, usain txarreko gauzak edo su-armak zeramatzatenei sartzen ez uztea
  • Bidaiariek funikularreko langileei eskatu ahal izatea hitz itsusiak ziotenak, jarrera oldarkorra zutenak edo errespetu faltaz ari zirenak kanpora ateratzeko.
  • Eserlekuak gutxieneko neurri jakin batzuk izatea (0,45×0,65×1,45 m)
  • Bidaiak ezarritako orduetan baino lehenago inoiz ez ateratzea eta kanpai-hotsez iragartzea.
  • Espresuki aipatzen ez diren kontuetan, 1913ko urtarrilaren 19ko Madrileko egunkarian adierazitako arauak betetzea. Hauek Igeldoko funikularrari (jada martxan zegoena) egiten zioten erreferentzia.

1915eko urriaren 7an, Benito Marco Gardoquik, hiriguneko alkateak, lehen bidaia egin zuen

Une horretan Artxandako Funikularraren sozietatea sortu zen. Mendi-trenetan aditua zen L.Von Roll enpresa suitzar batek diseinatu zuen makinaria. Eraikuntzak 488.407,30 pezeta balio izan zituen (2.935,39 €).

Hori horrela, 1915eko urriaren 7an, Benito Marco Gardoquik, hiriguneko alkateak, lehen bidaia egin zuen.

Gerra Zibileko Bilboko setioan, errailak eta goiko geltokia bonbardatu zituzten eta zerbitzua eten zen. 1938ko uztailaren 18an, zerbitzua berriro abian jarri zen behin-behineko konponketekin eta Mariano del Corral-en proiektuarekin.

Garai hartan, langile batek gogoratzen duen moduan, txartel baten prezioagatik (pezetaren 60 zentimo) inguruko baserritarrak merkatuan saltzeko salgaiak, konpontzeko motorrak edota hiltegira eramateko txahalak jaisten zituzten.

Zoritxarreko istripu bat gertatu zen 1976ko uztailaren 25ean eta zerbitzua luzaro eten zen. Kable eragilea aldatzen zen bitartean, balazten euste-indarra eta barailaren hutsegite bat gertatu zen eta bagoi bat beheko geltokira jauzi zen barruan lau langile zeudela: Jose Landak, Jose Mª Bilbaok eta Juan Rekaldek bagoitik salto egitea lortu zuten. Isidro Aurrekoetxea, ordea, lurrean botata zegoela, beheko geltokira heldu zen talka joz. Barrutik ateratzea lortu zuten Basurtoko ospitalera eramateko eta han sendatu zen. Sozietateko gerenteak ere, Julio Rodriguezek, zauri arinak izan zituen.

Zerbitzua zazpi urtez geldirik egon eta gero, 1983an guztiz berreraiki ziren instalazioak, bai trenbideak bai bagoiak eta geltokiak. Orduko gerentea Rafael Pineda izan zen eta urte horretako apirilaren 30ean inauguratu zen. Goiko geltokian, funikular berriaren eraikuntza eta muntaketa lanak eta zaharraren instalazioak nolakoak ziren erakusten dituzten argazki batzuk daude.

footer-historia-singular

best keto gummies for womenhow did kelly clarkson lose that weightdoes keto slim pills help lose weightdid ellen help kelly clarkson lose weightdid oprah lose weight with keto pillsgoogle how did kelly clarkson lose so much weightcan keto pills help lose weightthe voice tells kelly clarkson to lose weightcan you just take keto pills to lose weightwhat mixture dis kelly clarkson lose weightcan you lose weight just by taking keto pillsare weight loss pills safecan you lose weight just taking keto pillsbest water pills for weight losscan you lose weight with keto pillsbest glucomannan pills for weight lossdo keto pills help you lose weightcan you take a volume enhancer and male enhancement pills at the same timenaturally hugh male enhancement pillsham male enhancementpyrazine male enhancement pillsstealth system for male enhancementaliexpress male enhancement pillsillusion sexy beach resort male enhancement pluginfda recall male enhancement pillsjack rabbit male enhancement side effectsburo male enhancement pillsswiss navy strong male enhancementtrip x male enhancement pillmale enhancement email poemalpha rise male enhancement pillsmarkers cbd gummies para que sirvedo goli gummies have cbd oilmartha stewart cbd gummysroyal cbd oil or gummiesmartha stewart condor cbd gummiespure royal cbd oil gummies las vegasmayam bialik cbd gummiesbest royal cbd oil gummiesmayim bialik cbd gummiebest cbd oil gummies no after tastemellow releaf cbd gummiesroyal cbd oil gummies recipemike holmes cbd gummiescbd gummies made with real cbd oilmingo rad cbd gummiesgummies with the cbd oilmiracle cbd gummies as seen on shark tankplus cbd oil gummies reddit