Restaurantes y gastronomía
Euskal gastronomiak, mendia eta itsasoaren gertutasunari esker, ezin hobeto bateratzen ditu bi mundu hauetatik ateratako lehengai gozoetako platerak. Erraz atzematen da euskal kultura eta herritarrek gastronomiagatik duten maitasuna eta horregatik, Espainian, Michellin izar gehien dituzten jatetxe gehienak autonomia-erkidego honetan daude.
Euskal mendietatik Gernika edo Tolosako babarrunak, porrusalda, piperrada, haragi handiak edo gaztak dira normalean egiten diren plateren adibideak.
Itsasoari dagokionez, Euskadik kalitate handiko askotariko produktuak eskaintzen ditu, hala nola, bakailaoa pil-pilean edo bizkaitar erara, marmitakoa, hegaluzea edo legatza.
Artxandako jatetxeak
Bilbo hiri ospetsua da duen gastronomiagatik, ez soilik herrialdean, baizik eta mundo osoan. Hala ere, Bilboko bista eta janari onenez disfrutatu nahi baduzue txoko batetik, Artxandara joan behar duzue. Artxandan dauden jatetxeak gehien bat euskal gastronomia tradizionalekoak dira. Dena den, sukaldaritza berriaren joerak ere jarraitzen dituzte. Fusio hau argi eta garbi aurkitu dezakegu Artxandako Ostalaritza Eskolan non bi estiloen berezitasunak ageri dauden.
Artxandan aurkitu ditzakegun ospe handiko beste jatetxe batzuk Txakoli Simon, Txakoli jatetxea, Isidro jatetxea edo Artetxe erretegia dira adibidez. Kalitate eskaintza honekin bisitariak ez dira axolagabe geratuko.
Funikularraren inguruan
Funikularraren geltokiaren aurrean, Bilboko gauzarik ohikoenarekin topatzen gara: kaleak pintxo tradizionalez betetako tabernak dituzte eta ateak irekitzen dizkigute benetako bilbotar baten antzera disfrutatu dezagun. Familiaz jositako terrazek eta pilotarekin jolasten duten umeek betetzen dute Funikularreko plaza. Horregatik, Artxandara igo baino lehen, Bilboko pintxo eta edari tradizionalez disfrutatzeko toki paregabea da.