Bilboko Udalak inauguratu du Miribillan Askatasuna etorbidea eta Juan Carlos Gortazar kalea lotzen dituen igogailua

El Ayuntamiento de Bilbao inaugura un ascensor que conecta en Miribilla la avenida Askatasuna con la calle Juan Carlos Gortazar
  • Hiriko auzo guztietan irisgarritasuna hobetzeko Udalak egin duen apustua finkatzen du igogailu inklinatu berriak.
  • Igogailuak 1,5 milioi euroko inbertsioa behar izan du.
  • Iragan abenduaren 1etik, udalaren elementu mekaniko guztiak lanean ari dira egunean 24 orduan etengabe.

 

Gaurdanik Zazpi Kaleak eta Miribilla gertuago daude. Bilboko Udalak Miribillan inauguratu baitu Askatasuna etorbidea eta Juan Carlos Gortazar kalea lotzen dituen igogailu inklinatua. Hiriko auzo guztietan irisgarritasuna hobetzeko Udalak egin duen apustua finkatzen du igogailu inklinatu berri honek.

Inaugurazioan izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Asier Abaunza Obra, Zerbitzu, Hiri-eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi ordezkaria eta Alfonso Gil Mugikortasun eta Iraunkortasun Saileko zinegotzia, beste udal ordezkari batzuekin batera. Azpiegitura horiek Bilboko Aukera-eremuen, Baliabide Mekanikoen eta Irisgarritasunaren Planak modu teknikoan definitutako lehentasunen barruan daude.

Igogailu honek Askatasuna etorbidearen (Bilbao Arenaren hego-ekialdeko ertzean) eta Juan Carlos Gortazar kalearen arteko lotura erraztuko du, eta horrek, zalantza barik, inguruko auzokoen bizi-kalitatea hobetu. Igogailuak 54 metro egingo ditu eta 31 metrotik gorako altuera gaindituko. Bi geltoki izango ditu: goikoa, Juan Carlos Gortazar kalean, eta behekoa, Askatasuna etorbidean.

Kabinan 20 lagun sar daitezke. Gainera, denbora errealeko zainketa sistema bat, argindarrez etengabe hornitzeko sistema bat eta kabinaren barnealdearekin komunikatzeko sistema bat daukate, besteak beste.

Igogailuak 1,5 milioi euroko inbertsioa behar izan du. Lanak 10 hilabetean egin dira.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak zera nabarmendu du: “Gaurdanik Zazpi Kaleek eta Miribillak zuzeneko lotura dute eta horrek Miribilla erdigunera hurbilduko du. Guztientzako irisgarritasuna eskaintzen duen elementu mekaniko hau erabiltzeko aukera izango dute auzo horietako auzokideek. Haien bizi-kalitatea hobetu nahi dugu, irisgarritasuna hobetzeko soluzioen bidez”.

Teknikoki bideragarria bada, Bilboko Udalak igogailuen aldeko apustua egiten du, denen irisgarritasuna konpontzen baitute, pertsonak edozein egoeratan garraiatzeko gai direlako. Helburua da Bilboko Udalaren menpe dauden espazio, ekipamendu publiko, produktu eta zerbitzu guztiak apurka-apurka egokitzea, herritar guztientzako irisgarriak izan daitezen.

Partekatu zure sareetan

primal beast male enhancement gummies reviews male power booster 2023 male enhancement cbd gummies dont buy before you see this fruit keto gummies oomph sample saturday ep82 lose weight fast in days metadetox customer reviews ayesha nasir male extra pills review male extra pills review male enhancement pills reviews rating xl review side effects ingredients male enhancement pills where to buy potenca male enhancement pills reviews animale male enhancement gummies animale male gummies precio animale male gummies revision keto acv gummies the ultimate review and results revealed keto acv does it really work