BILBOKO UDALAK IGOGAILU BERRI BI IPINI DITU OLABEAGAN

  • Bi igogailu panoramiko bertikalek irisgarritasun unibertsalarekin lotzen dute auzoko zatirik jendetsuena, Urgozo kalearen parean, auzoaren goiko aldean dagoen Montevideo etorbidearekin, eta zenbait eskailera-tarte gainditzen dituzte.
  • Igogailu horiek egiteko inbertsioa 1,5 milioi eurokoa izan da.

Bilboko Udalak uriko auzo guztietan irisgarritasun unibertsala izateko apustuarekin jarraitzen du. Helburu hori betetze aldera, bi elementu mekaniko berri instalatu ditu Olabeagan, auzo barruko oinezkoen joan-etorriak hobetzeko eta erdigunearekiko lotura areagotzeko, garraio publikoaren bidez.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Asier Abaunza Obretako eta Hiri Plangintzako Saileko eta Proiektu Estrategikoetako zinegotziak eta Alfonso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak igogailuok inauguratu dituzte, auzoko zatirik jendetsuena, Urgozo kalearen parean, auzoaren goiko aldean dagoen Montevideo etorbidearekin lotzen dituztenak. Paseorako gunea da auzokoentzako eta bertan daude baita garraio publikoaren geralekuak.

Elementu mekaniko berriek 8,5 metroko desnibela gainditzen dute Urgozoko igogailuaren kasuan, eta 10 metroko desnibela Montevideoko igogailuaren kasuan. Bina geraleku dituzte eta kasu bietan, goiko geralekutik pasabide batera igarotzen da; metro bateko luzera du Urgozoko igogailukoak eta 25 metrokoa Montevideokoak. Igogailuek 13 pertsonentzako lekua dute.

Zaintza-sistema ere dute, eremua denbora errealean ikusteko aukera ematen dutena. Gainera, segurtasuna areagotzeko, teleaginte-sistema zentralizatua dute (zerbitzari batean).

Igogailu horiek egiteko 1,5 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da.

Jarduketa honekin, Udalak errazago jarri du Olabeaga auzoko gunerik jendetsuenetik Montevideo etorbidera iristea. Bestalde, etorbide hori garrantzitsua da oinezkoen pasealekua delako eta Bilbobuseko eta Bizkaibuseko geraleku bat dituelako, bertan zerbitzua ematen duten lineen bidez Zorrotza auzoarekin eta Bilboko erdigunearekin eta ezkerraldeko beste udalerri batzuekin komunikatzeko aukera ematen duena.

Bi igogailu panoramiko bertikal berri horiei Basurtuko ingurua berrantolatzeko obren ondorioz eremu berean egin zen hirugarren bat gehitu behar zaie. Igogailu bertikal panoramikoa da, 6 metroko desnibela gainditzen du eta Montevideo etorbidea eta goiko kalea lotzen ditu.

Hiru igogailuek batera oinezkoentzako ibilbide bat eratzen dute, eta horrek irisgarritasun unibertsala ematen dio Basurtuko Ospitalerako sarbideari, auzoko bizi-kalitatea hobetuz.

GAILU MEKANIKOAK HIRIAN

Bilbok 46 igogailu dauzka 36 instalaziotan, 24 orduz daudenak martxan, eta 20 arrapala eta eskailera mekaniko (5 gunetan daude). Horiek guztiek herritarren bizi kalitatea hobetzen dute. Izan ere, irisgarritasuna lehentasunezko zehar-lerro bat da Bilboko Udalaren sailen lana planifikatzeko garaian.

Partekatu zure sareetan

verti male enhancement cbd gummies nobody tells you the truth behind this scam revealed velofel male enhancement pills price where to buy keto acv gummies acv keto gummies review 2023 keto gummies keto acv keto acv gummies the best herbal male enhancement natural male enhancement pills male enhancement that works immediately best male enhancement pill male enhancement gummies benefits watch this ksz male enhancement pills no1 male enhancement supplement no side effects will insurance pay for male enhancement lifetime keto gummies