BILBOKO UDALAK BOST MILIOI EURO EZARRIKO DITU IGOGAILU MAKURTU BAT IPINTZEKO MASUSTEGIN, LERROAN LAUROGEITA HAMAR METROKO IBILBIDEA IZANGO DUENA

BILBOKO UDALAK BOST MILIOI EURO EZARRIKO DITU IGOGAILU MAKURTU BAT IPINTZEKO MASUSTEGIN, LERROAN LAUROGEITA HAMAR METROKO IBILBIDEA IZANGO DUENA

  • Gobernu Batzordeak gaur onetsi du aurrekontu-partida igogailuarentzat, zeinak 49,86 metroko desnibela gaindituko baitu garaieran, 8. barrutiko auzo horretan.
  • Bi geltoki izango ditu, eta 1,6 metro/segundoko abiadan ibiliko da, eta kabinan hogeita bost lagun hartzeko lekua izango du.
  • Lanok datozen egunetan aterako dira lizitaziora, eta hamabi hilabetean egitekoak izango dira.

Bilboko Udalaren Gobernu Batzordeak gaur goizean egindako bilkuran onetsi du Masustegi auzoan igogailu makurtu bat eginarazteko aurrekontu-partida.

Zehazki, 5.290.471,84 euro bereizi ditu proiektu honetarako, zeina datozen egunotan aterako baita lizitaziora, eta behin adjudikatutakoan eta obrak hasitakoan, hamabi hilabeteko epean egin beharko dira.

Igogailu honekin, Masustegi Estratako beheko aldea (37, 39 eta 41 atarien atzealdean dagoen aparkalekuaren eremutik) eta goiko aldea lotuko dira (111 eta 113 zenbakien ondoan).

Gaur den egunean, bi inguru horien arteko konexioa oinezkoa da batez ere, eta, hori dela eta, inguruko auzotarrek ezinbestean ibili behar izaten dute eskailerak eta arrapalak dituzten ibilbideetatik, zeintzuk ez baitira irisgarriak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Guztira, Masustegiko etorkizuneko igogailuak lerroan 90,48 metroko ibilbidea egingo du, eta 49,86 metro garaiko desnibela gaindituko du, 1,6 metro/segundoko abiadan.

Kabinan, bestalde, hogeita bost lagun hartu ahal izango ditu, eta bideo-zaintza izango du, egunean 24 orduan.

Lan horiek egiteko, eremuaren orografia kontuan hartuta, lehendik dauden lurrak hondeatu eta hormak egin beharko dira igogailuaren hobi inklinatua eraikitzeko; eta, horrez gain, beheko igogailuratze-gunea berrurbanizatuko da, gaur egun malda handiko aparkaleku bat baitago (% 6ra gutxituko da malda hori).

Gainera, inguru osoan zoladura aldatzea eta argiteria berritzea da asmoa, bai igogailuaren eremuan, bai aparkalekuaren eremuan; eta jarleku eta paperontzi berriak ere ezarriko dira geltokietan, igogailutik ateratzeko guneetan. Era berean, euri urentzako eta drainatzeentzako kanalizazio berriak ezarriko dira, eta zuntz optikozko eta telefoniako udal-sare berri bat ere bai.

Partekatu zure sareetan

keto gummies review beware keto bhb gummies reviews keto apple cider vinegar unlocking weight loss secrets kelly clarkson acv and keto pill experience dr oz rapid weight loss plan warning dr oz weight loss dr oz weight loss pills essential keto gummies review warning essential keto gummies side effects what did kelly clarkson use for weight loss how did kelly clarkson lose so much weight kelly clarkson keto gummies dr oz verdict on their effectiveness for weight loss kelly clarkson weight loss regimen unveiled by dr oz the magic of ozempic and keto gummies kelly clarkson weight loss story dr oz analysis on ozempic proton keto acv gummies reviews my honest opinion updated they won t tell you before getting it kelly clarkson keto weight loss secret before and after photos 2024 kelly clarkson secret sauce for accelerated keto weight loss what did kelly clarkson do to lose weight dr oz verdict on kelly clarkson weight loss gummies side effect solutions explored weight loss with apple cider vinegar slimsculpt keto acv gummies review keto acv gummies shocking truth keto gummies shark tank keto acv gummies keto crave reviews