OTXARKOAGAKO TXOTENA KALEARI IRISGARRITASUN UNIBERTSALA EMANGO DION PROIEKTUKO HIRU IGOGAILUETAKO LEHENA ABIAN JARRIKO DU BILBOKO UDALAK

OTXARKOAGAKO TXOTENA KALEARI IRISGARRITASUN UNIBERTSALA EMANGO DION PROIEKTUKO HIRU IGOGAILUETAKO LEHENA ABIAN JARRIKO DU BILBOKO UDALAK

  • Txotena 4ren ondoko igogailu bertikala da, auzoko beheko aldean kokatua.
  • Bien bitartean, proiektua osatzen duten beste bi igogailuetako lanek aurrera jarraitzen dute. Obra hauetarako, guztira, 1.527.000 euroko inbertsioa egingo da.
  • Lanok Bilboko auzoak hobetzeko Auzokide Planaren barruan egiten dira, eta lehentasuna eman diete, beraz, 3. barrutiko herritarrek.

Bilboko Udalak Otxarkoagako Txotena kalean egiten ari diren hiru igogailuetako lehena jarri du martxan.

Txotena 4ren ondoko igogailu bertikala da, auzoko beheko aldean kokatua, merkatuko biribilgunetik hurbil.

Bi geltoki dauzka, eta Irumineta kalea –1etik 5era arteko atarietako eta 10 eta 12 atarietako plataformatik hasita– Txotena kaleko 4 zenbakitik 8ra arteko atarietako plataformarekin lotuko du. Lehendik dagoen ezponda berdean sartu da egitura, eta, hala, 7,57 metroko desnibel bat gaindituko da.

Metalezko egitura bat dauka, beira xaflatuz estalia, eta led proiektoreak erabili dira argiztatzeko. Gainera, altzairu herdoilezinez egindako barandak dauzka, babes gisa, igogailuetako zaldainen alde banatara dauden desnibeletatik babesteko.

Bien bitartean, proiektua osatzen duten beste bi igogailuak egiteko lanek aurrera jarraitzen duteautobus geltokiaren aurrean (Txotena 34) dagoen igogailu bertikala eta Txotena 29ren aurrean dagoen igogailu bertikala.

Guztira, hiru igogailu horiak eta ingurunea urbanizatzeko obra osagarriak egiteko 1.527.137,41 euroko inbertsioa bideratu du Udalak (BEZ barne).

AUZOKIDE PLANA

Otxarkoaga auzoan hiru igogailu berri horiek ipintzeko lanak Auzokide Planaren barruan sartzen dira, zeinaren xedea baita uriko auzoak hobetzea; gainera, lehentasuna eman diete 3. barrutiko auzotarrek.

Auzokide Plana da Bilboko Udalak herritarren parte-hartzerako dauzkan tresnarik garrantzitsuenetako bat. Planaren aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko.

Partekatu zure sareetan

slim labs acv keto gummies be careful does slim labs acv keto gummies work watch this review summer keto acv gummies reviews new alert does summer keto acv gummies work be careful success strategies kelly clarkson roadmap to effective weight loss in 2024 shark tank keto gummies update 2024 keto gummies review keto acv gummies reviews keto acv gummies reviews scam or not watch this keto gummies acv keto gummies to lose weight work kelly clarksons 2023 keto gummies weight loss truth good keto acv gummies good keto gummies us reviews official 100 safe does it really work or not keto acv gummies reviews scam watch this keto gummies what s the best keto acv gummies success strategies kelly clarkson roadmap to effective weight loss in 2024 what did kelly clarkson use for weight loss how did kelly clarkson lose so much weight keto gummies for weight loss shark tank simpli acv keto new keto acv gummies reviews alert 2024 does keto acv gummies work be careful